XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzunetan proposamen zehatzak agertzen dira batzuetan; eta beste batzuetan Elkartearen bizitzari berari zuzenki dagozkionak ekin eta jarrai, batek; desagertzeko, besteak.

Kalifikazioaren arabera antolatu ditugu erantzunak.

EIEren lana oso ona dela diotenak zer eskatzen dute?

-Ezer ez. Nahiko egiten du

-Herri Aginteei sinestaraztea liburu eta kultura politika egokia eramaten

-Idazleen arteko kaperatxuak gaindituz jokatzea

-Vae soli! (Hainbat gaixto bakarrik dagonari!) zioten erromanoek. Nihaur bakarrik nago, ondikoz. Bainan badakit, bestek erranik, Elkarte horrek lan onik daramala. Horrek ere bere promozioa egin dezan idazle guzien artean urtero, aspertu gabe, kide berri batzuen biltzeko

EIEren lana ona dela diotenak zer eskatzen dute?

-Ona: taldea egiten duelako. Txarra: gai guztietako idazleak ordezkatzen ez dakielako oraindik

-Agintedunei zirikatu

-Ahal duena hain segur ahal ttipiak ikusten baitzaizkio eta... Ikerketa hau gure agintari orori ongi ezagutaraztea

-Ahal izanez gero euskal idazleen lana gehiago ezagutaraztea

-Arduratzea euskerazko liburu onak beste erakunde publikoekin batera, beste nazioetan zabaltzen

-Argitaratze hutsetik aparteko ekimenei gehiago begiratzea: adibidez: poesia eguna...

-Aurrera jarraitzeko zailtasun guztien gainetik

-Behinola antolatu zuen Gidoigintza bezalako ikastaro labur gehiago antolatzea, idazleontzat

-Bere lana gehiago ezagutaraztea

-Bertsolari-eskolak dauden bezala idazle eskolak bultzatzea

-Debaterako gune gehiago sortzea

-Egiten duena ongi egiten du, baina gehiegi dabil inertziaz; arlo berriak bilatu behar lituzke, idazlen eskubide moral eta ekonomikoen defentsan

-Eragin gehiago

-Erakundeekin batera euskal literaturaren promozio handiagoa egitea, nazioartean ere bai